Berriak

Aiur Illarreta munduko txapeldun

2024-05-21

Gure ikasle ohia izan zen Aiur Illarretak hainbat urrezko domina irabazi zituen pasa den astean jokatu zen munduko kayak surfeko txapelketan euskal selekzioarekin. Zorionak Aiur!!

Naiz-en berria

 

 

 

 

 

 

 

Lezoko etorkizuneko pailazoak! A ze harrobia!

2024-05-15

Arte eszenikoen DBH 4. mailako hautazkoan, askotariko antzezlanak egiteaz gain, aste hauetan "clawn" tailer ezberdinak egin dituzte. Horietan ikasleek sudur gorria jarri eta haien barruko pailazoa atera behar izan dute.

Lan horretan, laguntzaile bikainak izan dituzte: "Xalto" pailazo lezotarra (Mikel Susperregi) batetik; Potx eta Lotx (Josu Zubia) bestetik.

Hementxe duzu ikusgaiXaltorekin lortutako emaitza: https://youtu.be/XoMuC5wK7Ic?si=a1CEzkhq5soZ3i-j. Ezagunak egiten al zaizkizue pertsonaia horiek?

 

 

 

 

 

 

 

Kanpo Espazioaren 2.eguna

2024-05-13

Ostiralean, kanpo espazioaren egunen ospakizunarekin jarraitu genuen. Orientazio froga, origami tailerra, itsas festibalera irteera, LH6ko ikasleei harrera, Mikel Susperregiren tailerra eta bestelako jarduerak antolatu genituen. Egunari amaiera emateko Andoni Ollokiegirekin batera denok abesten eta dantzatzen bukatu genuen!

 

 

 

 

 

 

 

Lezoko herrian gerra zibilaren ondorioak oroituz

2024-05-13

Urte batzuk daramazkigu “Etxetxo” Lezoko memoria historikoaren taldearekin elkar lana egiten. Institutuan DBHeko 4.mailan Gerra zibila Euskal Herrian aztertzen dugularik, Lezon egondako ondorioak ikusten ditugu. Horretarako Etxetxo taldeak egindako materiala erabiliz Ingelesa, Euskara eta Gizarte mintegiek elkar lan egiten dugu 4.mailako ikasleekin. Liburuak irakurri, dokumentalak ikusi, Etxetxokoek prestatutako erakusketa eta Barrakoietako bisita gidatua. Gure ikasleek ezagutzeko eta ez ahazteko Gerra Zibilean eta Frankismoaren garaian Lezon gertatutako errepresioa.

Hau guztia Etxetxo elkartearen laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke. Beraz, berriro ere, mila esker “Etxetxo”.

 

 

 

 

 

 

 

Kanpo Espazioaren 1.eguna

2024-05-09

Gaur, maiatzak 9, kanpo espazioaren egunak ospatzen hasi gara. Maila guztietako ikasleak ekintza desberdinak egin dituzte, besteak beste, rokodromoa eraiki, baratzako lanak, txorimaloak, paletekin lorontziak, ekintza poetikoa, jolasak, komikigintza tailerra eta abar.

Bihar ekintza berezi gehiagorekin jarraituko dugu eta egunari amaeira emateko, Andoni Ollokiegiren kontzertua izango dugu!

 

 

 

 

 

 

 

BARNE ZERBITZUAK