Berriak

Lezoko etorkizuneko pailazoak! A ze harrobia!

2024-05-15

Arte eszenikoen DBH 4. mailako hautazkoan, askotariko antzezlanak egiteaz gain, aste hauetan "clawn" tailer ezberdinak egin dituzte. Horietan ikasleek sudur gorria jarri eta haien barruko pailazoa atera behar izan dute.

Lan horretan, laguntzaile bikainak izan dituzte: "Xalto" pailazo lezotarra (Mikel Susperregi) batetik; Potx eta Lotx (Josu Zubia) bestetik.

Hementxe duzu ikusgaiXaltorekin lortutako emaitza: https://youtu.be/XoMuC5wK7Ic?si=a1CEzkhq5soZ3i-j. Ezagunak egiten al zaizkizue pertsonaia horiek?

 

 

 

 

 

 

 

Kanpo Espazioaren 2.eguna

2024-05-13

Ostiralean, kanpo espazioaren egunen ospakizunarekin jarraitu genuen. Orientazio froga, origami tailerra, itsas festibalera irteera, LH6ko ikasleei harrera, Mikel Susperregiren tailerra eta bestelako jarduerak antolatu genituen. Egunari amaiera emateko Andoni Ollokiegirekin batera denok abesten eta dantzatzen bukatu genuen!

 

 

 

 

 

 

 

Lezoko herrian gerra zibilaren ondorioak oroituz

2024-05-13

Urte batzuk daramazkigu “Etxetxo” Lezoko memoria historikoaren taldearekin elkar lana egiten. Institutuan DBHeko 4.mailan Gerra zibila Euskal Herrian aztertzen dugularik, Lezon egondako ondorioak ikusten ditugu. Horretarako Etxetxo taldeak egindako materiala erabiliz Ingelesa, Euskara eta Gizarte mintegiek elkar lan egiten dugu 4.mailako ikasleekin. Liburuak irakurri, dokumentalak ikusi, Etxetxokoek prestatutako erakusketa eta Barrakoietako bisita gidatua. Gure ikasleek ezagutzeko eta ez ahazteko Gerra Zibilean eta Frankismoaren garaian Lezon gertatutako errepresioa.

Hau guztia Etxetxo elkartearen laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke. Beraz, berriro ere, mila esker “Etxetxo”.

 

 

 

 

 

 

 

Kanpo Espazioaren 1.eguna

2024-05-09

Gaur, maiatzak 9, kanpo espazioaren egunak ospatzen hasi gara. Maila guztietako ikasleak ekintza desberdinak egin dituzte, besteak beste, rokodromoa eraiki, baratzako lanak, txorimaloak, paletekin lorontziak, ekintza poetikoa, jolasak, komikigintza tailerra eta abar.

Bihar ekintza berezi gehiagorekin jarraituko dugu eta egunari amaeira emateko, Andoni Ollokiegiren kontzertua izango dugu!

 

 

 

 

 

 

 

Lezo Institutuak bat egin du "Gure haurrak ere badira" hezkuntza mailako manifestuarekin

2024-05-07

Azken hilabete luze hauetan Palestinan gertatzen ari denak hunkituta, hango haurrak eta nerabeak pairatzen ari diren sarraskiak gure barrenak inarrosita kontsensuzko manifestu baten inguruan bildu dira hainbat hezkuntza eragile eta ikastetxe. Gure ikastetxeak bat egin da manifestu horrekin eta sarraski honekin bukatzea exijitzen dugu. 

Berria Argia aldizkarian 

Atxikitzeko lotura 

 

 

 

 

 

 

 

BARNE ZERBITZUAK