Itsas Hondakinen Erronka 2023

2023-06-22

Itsas Hondakinen Erronkari amaiera emateko, talde saridunak Mater Museoan elkartu ziren ostegunean, ekainaren 22an, diploma jasotzeko eta plastikoaren arrantza egiteko. Lezo Institututik, talde sarituak Egur Dortokak (3B) eta Merkadillo berrerabilgarria (3A) izan ziren. Zorionak parte hartzaile guztiei egindako lanagatik.

Plazerra izan da bost urte hauek zuekin pasatzea. Zuetaz Harro, Lezo Institutuaz Harro.

 

 

 

 

 

 

 

Agenda 2030: Ekoordezkariak Udal Foroan

2023-06-14

Agenda 2030arekin lotutako lanei amaiera emateko, urtero bezala, ekoordezkariek Udal agintariei helarazi dizkiete aurten egindako lana. Alde batetik, energia eta hondakinen inguruan egindako ikerketen emaitzak zerrendatu dituzte. Eta bestetik, hauetan lortutako ondorioetan oinarrituta proposamenak plazaratu dituzte.

Lan bikaina egin duzue Ekoordezkariok, zorionak!

 

 

 

 

 

 

 

Ikastetxeko hondakinen azterketa

2023-06-13

DBH1eko ikasleek ikasturte hasieran identifikatu zuten hondakinen inguruan lanketa bat egiteko beharra. Proiektu komunitario ikasgaiko orduak erabili zituzten horretarako. Besteren artean, Altamira parkeko Anfiteatroko zaborra bildu zuten eta baita ikasleak kontzientziatzeko kartelak prestatu ere.

Bestalde, Agenda 2030eko proiektuaren baitan, DBH1eko ikasleek ikastetxe barruko eta kanpoko hondakinak aztertu dituzte. Horretarako aste oso batetan zakarrontzietan eta patiokioko lurrean pilatutako hondakinak jaso dituzte. Ondoren, lurrean zabaldu eta sailkapenaren kalitateari erreparatu diete. Horrela, birziklatutakoaren zuzentasuna eta egiten diren akats ohikoenak identifikatu ahal izan dituzte.

Arazo handiena geletako errefusa zakarrontzietan topatu dute. Beraz, besteren artean, datorren urteko esku-hartzeari begira badugu zer landua!

 

 

 

 

 

 

 

Zumaiako Flyschera irteera

2023-05-31

Maiatzaren 29an DBH4ko ikasleek Zumaiako Flyscha bisitatu zuten. Algorri interpretazio zentrora joan ziren lehendabizi eta ondoren gida batekin Flyschetik paseo bat eman. Itzuruneko hondartzan bazkaltzen amaitu zuten egun eguzkitsua.

 

 

 

 

 

 

 

BIBE - BIZI BERRIA EKINTZA

2023-05-05

Aurten ere talde honetako partaide bat izan dugu gurean hirugarren mailako ikasleei hitzalditxo bat emateko. Helburua izan da joku inguruan sor daitezkeen arriskuak ikustea, eta ikusi ditugula esango dugu. Egindakoa hitz gutxitan laburtzeko, hauek izan dira mezurik garrantzitsuenak: bakarrak gara, errepikaezinak; bizitza dibertigarria da baina konplexua ere bai; kontua da askatasunean bizitzea eta erabakitzea.

 

 

 

 

 

 

BARNE ZERBITZUAK