AMESTEN DUGUN IKASTETXEA

 

Duela pare bat urte, pandemiaren amets gaiztoa atzean utzi berri genuela, gure ikastetxean eraldaketa prozesu sakon bati ekitea erabaki genuen. Erabaki horretatik ALTABIRA PROIEKTUA jaio zen, gure institutuan inklusio, ekitatea eta jasangarritasuna bultzatzeko prozesu parte-hartzailea.

 

Prozesu honen bidez, gure ikastetxea eraldatzea dugu helburu, eraldaketa bi mailetan planteatua:

 

Batetik, eraldaketa sakon bat, egiturazkoa, gure antolaketa, funtzionamendua eta metodologiari eragiten diona eta, bestetik, beste aldaketa bat fisikoa, agerikoa, gure kanpo espazioaren eta gure ikastetxearen itxurarekin zer ikusia duena.

 

Egiturazko aldaketa horren barruan hurrengo erronka gure Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP) berritzea da. Erronka horri erantzuteko lehen urratsak ematen hasi gara.

 

IHP gure ikastetxearen identitatearen eta nortasunaren ezaugarriak biltzen dituen dokumentua da. Bertan nolakoak izan nahi dugun jasotzen da eta gure komunitateak lehenesten dituen printzipioak eta balioak biltzen ditu. Finean, gure ikastetxeari eman nahi diogun norabidea zehazten du.

 

Berez, Hezkuntza proiektua ikastetxearen dokumentu garrantzitsuena da , gure hezkuntza ereduren bizkar hezurra eta dokumentu hori osatzeko, ezinbestekoa da hezkuntza komunitate osoaren begirada eta parte hartzea.

 

Eraldaketa abian da… Parte hartzera animatuko zara?

 

 

 

 "Utopia zerumugan dago. Bi urrats ematen ditut, bi pauso urruntzen da eta zerumuga hamar urrats harago doa. Orduan zertarako balio du utopiak? 'Horretarako, aurrera egiteko balio du.' "