Gure ikasleak plastifisharen arrantzan

2020-08-31

Abuztuaren 31n, ekofish proiektuaren irabazle izan diren eta 4. maila hasiko duten gure ikasleak Mater Museoa ontzian egon ziren plastifisharen arrantzan eta oso ondo pasa zuten. Eskerrik asko Izaskun, Aroa, Eneko eta Mikel eta batez ere eskerrik asko Sara: faltan bota zintugun!

 

 

 

 

 

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna 2020

2020-06-05

Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Horren harira, Eskolako Agenda 21eko argazki lehiaketaren irabazleak jakinarazi nahi ditugu:

DBHko 1. mailan irabazlea Ander Mugica izan da eta eskualdean ekoitzitako produktuekin osatutako saski bat jasoko du. Aizeti Del Rio eta Helene Tellechea ere sarituak izan dira eta diploma bana jasoko dute.

DBHko 2. mailan saskia jasoko duen irabazlea Hegoa Gorosabel izan da eta diploma eramango duten beste sarituak Irati Cintero eta Hizam Azzouz izango dira.

Zorionak parte hartzaile guztiei!

 

 

 

 

 

AUKERAKO ARLOAK

2020-05-11

 

Datorren ikasturterako aukerako arloen zerrenda dagoeneko argitaratu dugu. Zerrenda bistaratzeko jarraitu 'Hezkuntza Eskaintza > Aukerakoak 20/21 Ikasturtea'

 

Lezo Institutua Galtzagorri elkartearen Booktrailer lehiaketaren finalean!

2020-05-10

4. mailako ikasle batzuek egindako Booktrailerra Galtzagorri elkarteak urtero antolatzen duen Booktrailer Lehiaketako epaimahaiaren sariaren finalerako hautatua izan da. EHUNEKOAK izengoitiaz lehiatu den taldeari: ZORIONAK! Maiatzaren 20an saria irabazi ala ez, harro sentitzeko modukoa da lortu duzuena!

Gogoratu, gainera, ikastetxeko beste hiru lan ere izan zirela aukeratuak publikoaren saria lortzeko. Beraz, laugarren mailako PAKO BELEA eta NAOE taldeen lanak; bai eta bigarren mailako MUTANTEAK talderaren lana irabazle suerta daitezke kategoria horretan. Ez da makala egin duzuen lana, ZORIONAK zuei ere!

Irrikaz itxarongo dugu maiatzaren 20a!

Hemen duzu booktrailerrak ikusteko aukera: https://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/2019-2020/booktrailerrak/lehiaketa/booktrailerrak

 

 

 

 

 

Barne zerbitzuak